arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Hauek dira zalantza edo kontsulta ohikoenak.

Galderarik duzu?

Arretarik onena eskaini nahi dizugu eta zure zalantzak argitu nahi ditugu; horregatik, bildu egin ditugu gure bezeroen artean agertzen diren galdera ohikoenak. 

  • Txartelak
  • Online Bankua
  • Operatiba
  • Informazio orokorra

Txartelak

  • Galdu egin dut edo lapurtu egin didate txartela. Nola blokea dezaket?
  • Galtze edo lapurreta kasuetan, salatu lehenbailehen zure txartela desagertu izana.

    Espainian bazara, deitu 91 258 66 08 zenbakira (24 orduetan).

    Atzerrian bazara, +34 91 258 66 08 telefonora dei dezakezu (24 orduetan).

  • Txartelaren PINa ahaztu dut.
  • Zure PIN zenbakia ez baduzu gogoratzen edo galdu egin baduzu, Online Bankuaren bidez berreskura dezakezu honako hau aukeratuz:

    Txartelak > Eragiketak > Gogoratu PINa 

    Online Bankura sarbiderik ez baduzu, zure bulegoarekin jarri behar duzu harremanetan telefono bidez edo bertaratu eta zuzenean eskatu behar duzu. 

  • Nola aktiba dezaket nire txartela?
  • Txartela Online Bankuaren bidez, mugikorreko aplikazioan edo edozein kutxazainetan aktiba dezakezu, PINa sartzea eskatzen duen eragiketa bat medio.

    Txartel horrek aurreko bat ordezkatzen badu, gogoratzen dizugu ezen berria aktibatzen denean besteak erabilgarri izateari utziko diola automatikoki, eta suntsitu egin behar duzula.

  • Zeintzuk dira Arquiari atxikitako kutxazainak?
  • Arquiak kutxazain sare bat jartzen du bezeroen eskura, 80 €-tik gorako zenbatekoak erretiratzeko batere kosturik gabe. Hortik beherako zenbatekoentzat edo beste kutxazain batzuetako erretiratzeetan, Arquiak bezeroari kargatuko dio kutxazainaren erakunde titularrak eragiketa bakoitzarengatik igortzen dion zenbatekoa.

    Kontsultatu hemen Arquia zordunketa-txartelarekin kosturik gabe dirua non atera dezakezun >

  • Segurua al da txartelarekin ordaintzea?
  • Txipa duten txarteletan, datu pertsonalak horien titularrek baino ez dituzte eskuragarri. Erosketa bat egiten den bakoitzean PIN kodea teklatu batean sartuz bermatzen da hori.

    PINa pertsonala eta besterenezina da, titularraren eskura baino ez du egon behar, eta garbi identifikatzen du zein den txartelaren titularra. Txartelak bermatu egiten du datuen eramangarritasuna, segurtasuna eta fidagarritasuna.

  • Interneten erosketak segurtasunik handienaz egin ditzaket?
  • Arquia Bankua lotuta dago VISAren "Verified by VISA" segurtasunezko merkataritza elektronikoko sistemara. Zerbitzu horrekin, merkataritza elektroniko seguruaz balia zaitezke Interneten “Verified by VISA” bereizgarriaz identifikaturik dauden saltokietan.

    Internet bidezko zure erosketaren ordainketa egitean, gakoa sartu behar duzu eragiketari amaiera emateko. Ondoren, sistemak egiaztatuko du zu zeu zarela, eta ez beste norbait, eragiketa burutu nahi duena.

  • Nola blokea dezaket nire txartela
  • Online Bankuaren bidez blokea/desblokea ditzakezu txartelak: Txartelak > Eragiketak > Blokeatzea aukeratu eta nahi duzun blokeatze/desblokeatze mota hautatuz: guztizko blokeatzea, aurrez aurrekoak ez diren eragiketetarako blokeatzea, galtzeagatiko blokeatzea eta lapurretagatiko blokeatzea.

  • Nire kreditu-txartelaren muga handitzea gustatuko litzaidake.
  • Zure kreditu-txartelaren muga handitzea eskatu nahi baduzu, zure bulegoarekin jarri behar zara harremanetan posta elektroniko bidez, telefonoz edo bertara joanda.

  • Nola alda dezaket kreditu-txartelaren PINa?
  • Zure txartelaren PINa alda dezakezu Arquia Bankuaren edo Bankinter-en (hitzarmen berrira bitartean) edozein kutxazainetan.

    Berri bat eskatzeko, berriz, zure bulegoarekin jarri behar zara harremanetan.

  • Nola atzera dezaket nire kreditu-txartelaren ordainketa?
  • Zure kreditu-txartelaren ordainketa modua alda dezakezu Online Bankuan, honela: Txartelak > Eragiketak > Ordaintzeko moduak.

  • Nire kreditu-txartelean oker dagoen kargu bat ezeztatu nahi dut.
  • Ezagutzen ez duzun kargu bat ikusten baduzu txartelean, hurrengo galdeketa osatu behar duzu eta zure bulegora igorri behar duzu, horrek dagokion erreklamazioa egin diezaion Visari.

    Txartelekin egindako eragiketen erreklamaziorako formularioa>

Online Bankua

  • Online Bankura lehen aldiz sartzea (ABOKATU KUTXA)
  • 1.- Lehen aldia bada  que accedes a la Nueva Banca online Online Banku Berrira sartzen zarela, Bantierrako Online Bankuan sartzeko erabiltzen zenituen IFZ eta PASAHITZA erabili behar dituzu:  

     

     * Erabiltzaile bat baino gehiago baduzu, SMS bidez bidalitako (2AXXXXXX) erabiltzailea sartu behar duzu IFZ/AIZ eremuan.

     

    2.- Behin hor sartu zarenean, sistemak pasahitza aldatzea eta sinadura-gako berri bat sortzea eskatuko dizu, gidatutako prozesu baten bitartez. 

  • Nola sartu Online Bankura
    1. Online Bankura lehen aldiz sartzea
    2. Nola sartu Online Banku Berrira

     

    1. ONLINE BANKU BERRIRA LEHEN ALDIZ SARTZEA

    Online Banku Berrira sartzen zaren lehen aldia bada, aurreko Online Bankuan sartzeko erabiltzen zenuen IFZ eta SARTZEKO PINa erabili beharko dituzu:  

     

    idatzi, sartzeko, zure IFZ "IFZ/AIZ" eremuan eta SARTZEKO zure PINa "Pasahitza" eremuan.

     

    Behin sartzen zarenean, PASAHITZA BERRI bat aukeratzeko eskatuko dizu, 8 eta 20 karaktere alfanumeriko bitartean dituena. Pasahitz hori da hortik aurrera sartzeko erabiliko duzuna, eta PIN zaharra baliorik gabe geratuko da.


     

    2. NOLA SARTU ONLINE BANKU BERRIRA

    Online Banku Berrira lehen aldiz sartu bazara eta zure Pasahitz berria sortu baduzu, hortik aurrera sartzeko zure IFZ eta aukeratu duzun Pasahitza erabili behar duzu:   

     

    Gogoan izan Pasahitzak 8 eta 20 karaktere alfanumeriko bitartean izan behar dituela.

     

  • Eragiketen Sinadura-gakoa
    1. Sinadura-gako berria automatikoki sortzea lehen aldiz sartzean
    2. Nola aldatu Sinadura-gakoa
    3. Nola aldatu Sinadura-gako Berria mugikorraren eta e-postaren laguntzaz

     

    1. SINADURA-GAKO BERRIA AUTOMATIKOKI SORTZEA

    Online Banku Berrira lehen aldiz sartzean, automatikoki sortu ahal duzu Sinadura-gako Berria (6 zenbaki), gidatutako honako prozesu honen bitartez:

     

    1. Sinadura-gakoa eskatzea

    Prozesua hasteko, sakatu Jarraitu botoia Online Banku Berrira sartzean agertuko zaizun ondorengo pantaila* honetan.

    * Ez bazaizu pantaila hori agertzen, burutu ezazu 3. puntuko "Nola eskatu Sinadura-gako Berria mugikorraren eta e-postaren laguntzaz" prozesua.

     

    2. Gakoa SMS bidez bidaltzea

    Sinadura-gako berria SMS bidez bidaliko da jakinarazi izan duzun telefono mugikor zenbakira. Jaso baduzu, sakatu Jarraitu botoia.

     

    3. Gakoa SMS bidez jasotzea

    SMSa ez baduzu jaso, jar zaitez harremanetan zure bulegoarekin.

     

    4. Prozesua berrestea

    Guztia zuzen burutu bada, ondorengo pantaila azalduko zaizu eta Posizio Globalean sar zaitezke. Gogoan duzun gako batez berehala aldatzea gomendatzen dugu, honako toki honetan: Zerbitzuak > Gako aldaketa > Sinadura-gakoa aldatzea

     

     


     

    2. NOLA ALDATU SINADURA-GAKOA

    1. Aukeratu Sinadura-gako Berria

    Sartu "Zerbitzuak > Gako aldaketa > Sinadura-gakoa aldatzea" aukeran eta sartu lSinadura-gako berria (6 zenbaki) teklatu birtualaren laguntzaz.

     

     

    2. Sinatu aurreko gakoarekin

    Eskatzen dituen aurreko Sinadura-gakoaren bi posizioak sartu (lehen aldiz aldatzen bada, lehen aldiz sartzeko prozesuan mugikorrean SMS baten bidez automatikoki jasotako Gako Berria (6 zenbaki) izango da. 

     

     

    3. Sartu SMS bidez jasotako kodea

    Aldaketa berresteko, sartu SMS bidez jasotako kodea (8 zenbaki).

     

     

    4. Berrespena

    Guztia behar bezala burutu bada, ondorengo berreste-orria azalduko da.

     

     


     

    3. NOLA ESKATU GAKO BERRI BAT MUGIKORRAREN ETA E-POSTAREN LAGUNTZAZ

    1. Sinadura-gakoa eskatzea

    Sartu "Zerbitzuak > Gako aldaketa > Sinadura-kodea eskatzea" aukeran.

     

     

    2. Sartu SMS bidez bidalitako kodea

     

    3. Sartu zure posta elektronikoa

     

     

    4. Sinadura-gako Berria

    Sartu mugikorrean SMS bidez jaso izango dituzun Sinadura-gako berrian eskatutako bi posizioak.

     

    5. Egiaztatu zure identifikazioa aurrera jarraitu baino lehen

    Onartu sakatuz jarraitu baino lehen, egiaztatu zure identitatea posta elektronikoaren postontzian jaso izango duzun mezuan "Sinadura-gakoa" botoian sakatuta. Behin hori balioztatu denean, itzuli pantaila honetara eta sakatu Onartu.

     

    6. Balioztatu posta elektronikoa

    Zabaldu zure posta elektronikoaren postontzia eta sakatu "Sinadura-gakoa" botoia.

     

    7. Identitate egiaztatua

    Postontzitik behin zure identitatea egiaztatua duzunean, jarraitu prozesua utzi zenuen lekuan (5. pausoa).

     

    8. Burututako prozesua

    Pantailan " PROZESATUA" egoera azalduko da, eta gako berria erabiltzeko moduan egongo da.

     

  • Pasahitza ahaztu dut
  • Pasahitza ez baduzu gogoratzen, segiozu ondorengo jarraibideei beste berri bat sortzeko:

     

    1. Sartu Pasahitza berreskuratzeko prozesura "hemen" sakatuz" "Pasahitza ahaztu baduzu sakatu hemen" legendan, Sartu botoiaren azpian, den aukeran.

     

    2. Sartu zure IFZ "Erabiltzailea" eremuan eta Arquia Bankuan jakinarazia duzun telefono mugikorra edo posta elektronikoa. 

     

    3. Sartu zure Sinadura-gakoan eskatzen diren bi posizioak.

     

    4. "Zure eskaera behar bezala prozesatu da" pantaila azalduko da  eta Pasahitz Berria jasoko duzu SMS bidez mugikorrean edo posta elektroniko batean, hautatu zenuen aukeraren arabera.

     

    5.  Jasotako Pasahitza Berriarekin Online Bankuan sartzen zarenean, Online Bankuan sartzen zarenean, beste batez aldatu behar duzu.

  • Nire erabiltzailea blokeaturik dut
  • Pasahitza hiru bider oker sartzeagatik zure erabiltzailea blokeatuta baduzu, segiozu ondorengo pausoei desblokeatu ahal izateko:

     

    1. Sartu desblokeatze prozesura "hemen" sakatuz" "Pasahitza ahaztu baduzu, sakatu hemen" legendan, Sartu botoiaren azpian, dagoen aukeran

     

    2. Sakatu "Pasahitza ahaztu duzu?" pantailan "hemen" hitza (paragrafoaren azken lerroan dago), eta erabiltzailea desblokeatzeko prozesura eramango zaitu.

     

    3. Idatzi zure IFZ "Erabiltzailea" eremuan eta Arquian jakinarazia duzun telefono mugikorreko zenbakia.

     

    4. Sartu zure Sinadura-gakoan eskatzen diren bi posizioak.

     

    5. Sartu zure telefono mugikorrera SMS bidez bidalitako kodea.

     

    6. "Zure eskaera behar bezala prozesatu da" azalduko da pantailan, eta SMS bidez Pasahitz Berria jasoko duzu zure mugikorrean.

     

    7. Jasotako Pasahitza Berriarekin  Online Bankuan sartzen zarenean, beste berri batez aldatu behar duzu. 

  • Iruzur baten biktima izan naizenaren susmoa dut.
  • Iruzur baten biktima izan zarenaren susmoa baduzu, zure bulegoarekin jarri behar duzu lehenbailehen harremanetan telefonoz, posta elektroniko bidez, faxa erabiliz edo bertara joanda.

  • Mugikorreko app-a
  • Sartu Online Bankuan eta egin eragiketak Arquia Bankuaren aplikazio mugikorretik.

    Jaitsi orain aplikazioa eta gozatu bere abantailez.

    Apple

    Android

     

  • Laguntza gehiago behar dut
  • Laguntza gehiago behar baduzu edo Online Bankuaren inguruan gorabeheraren bat baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan 91 258 66 08 zenbakira deituz edo bancaonline@arquia.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Operatiba

  • Nola itzul dezaket ordainagiri bat?
  • Ordainagiriak itzul ditzakezu Online Bankuaren menutik: Kontuak / Ordainagiriak / Helbideratutako ordainagirien itzulketa. Mugikorraren aplikaziotik ere egin dezakezu.

  • Ezin dut transferentziarik egin Online Bankuaren bidez.
  • Online Bankuan gorabeheraren bat baduzu, bezeroaren arretarako gure zentroarekin jarri behar duzu harremanetan, 91 258 66 08 zenbakira deituz edo bancaonline@arquia.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

  • Nola lor dezaket transferentzia baten egiaztagiria?
  • Online Bankuaren bidez egindako transferentzia edo intsuldaketa baten egiaztagiria jaso nahi baduzu, transferentzia egin ondorengo azken urratsean eskatu behar duzu, egiaztagiriak iristea nahi duzun posta elektronikoko helbideak bertan jarriz.

  • Nola eska dezaket nire kontuen txeke-taloitegia?
  • Zure kontuen txeke-taloitegi bat eskatu nahi baduzu, eska dezakezu zure ohiko bulegora joanez edo Online Bankuaren menuan sartuz: Kontuak / Taloitegiak. Taloitegiarentzat zure kontua eta entregatze modua (bulegoan edo helbidean) aukeratu behar duzu.

Informazio orokorra

  • Nola egin naiteke bezero?
  • Arquia Bankuko bezero egin nahi baduzu gure edozein bulegotara joan zaitezke edo telefonoz, posta elektronikoz edo gure webgunean aurkituko duzun harremanetarako formularioaren bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan.

  • Zein da zuen bulegoen arreta-ordutegia?
  • Hau da gure bulegoen ordutegia: urritik maiatzera, astelehenetik ostegunera 8:15etik 16:30etara eta ostiraletan 8:15etik 14:30etara; ekainetik irailera, berriz, astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:30etara.

  • Nola konpon dezaket intzidentzia bat edo nola egin dezaket erreklamazio bat?
  • Gurekin harremanetan jar zaitezke webeko formularioen bitartez, gure bulegoetako telefonora deituz edo aurrez aurre. Kexa edo erreklamazio bat egin nahi baduzu, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan egin dezakezu.

    Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua>

  • Zein da Arquia Bankuaren SWIFT / BIC kodea?
  • SWIFT edo BIC kodea 8 edo 11 digituko serie alfanumerikoa da eta banku hartzailea identifikatzeko balio du nazioarteko transferentzia bat egiten denean. Arquia Bankuaren SWIFT/BIC kodea CASDEBBXXX da.

  • Nola kontsulta dezaket nire kontuaren IBANa?
  • Produktu baten IBANa ezagut dezakezu zure ohiko bulegoan eskatuz edota Online Bankuaren barruan produktuaren xehetasunean sartuz.

  • Nola lor dezaket nire kontuaren titulartasun-ziurtagiria?
  • Titulartasun-ziurtagiri bat lortu nahi baduzu, zeure bulegoari eskatu behar diozu posta elektronikoz, telefonoz edo bertara joanez.

  • Non kontsulta dezaket nire informazio fiskala?
  • Zure zerga-informazioa kontsulta dezakezu Online Bankuaren bidez, hemen: Postontzia > Postatrukea > Kontsulta > Zerga-informazioa.

Bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan formularioaren bitartez, eta ahal bezain pronto erantzungo dizugu.

Harremanetarako formularioa >