arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

bezeroarentzako arreta-zerbitzua

Arquia Bank, S.A. talde ekonomikoak bezeroarentzako arreta-zerbitzua du banhu eta taldean integratutako gainerako erakundeen zerbitzu finantzarioen bezero eta erabiltzaileek aurkeztutako kexa edo erreklamazioak artatu eta ebazteko. Erakunde horiek bere interes eta legalki aitortutako eskubideen arabera hurrengoak dira horien posta-helbidea eta helbide elektronikoak:

ARQUIA BANK, S.A. ETA BERE TALDE EKONOMIKOAREN BEZEROARENTZAKO ARRETA-ZERBITZUA
Arcs kalea 1, 08002 Bartzelona
Posta elektronikoa: atencionalcliente@arquia.es. Bide horren erabilera abenduaren 19ko 59/2003 Legea, sinadura elektronikoari buruzkoan ezarritakora egokitu behar da.
Webgune honetan eskuragarri dagoen Harremanetarako formularioa erabiltzean, "Bezeroarentzako arreta, kexak eta erreklamazioak" kontaktu mota edo aukera hautatu behar duzu.


Araudi aplikagarria

Hurrengoa da eragiketen gardentasuna eta bezeroen babesa arautzen duen araudia:

Bezeroaren arretarako eta defentsarako zerbitzua:

  • Finantza-sistema erreformatzeko neurrien inguruko azaroaren 22ko 44/2002 Legea, ekonomia jasangarriaren inguruko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak aldatuta.
  • Bezeroarentzako arreta Departamentuei eta Zerbitzuei eta erakunde finantzarioen bezeroaren defendatzaileari buruzko, martxoaren 11ko, ECO/734/2004 agindua.
  • Azaroaren 16ko ECC/2502/2012 Agindua: beraren bidez, araupetzen da erreklamazioak Espainiako Bankuaren, Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren eta Aseguru eta Pentsioen Zuzendaritza Nagusiaren erreklamazio-zerbitzuen aurrean aurkezteko prozedura.

 

Eragiketen gardentasuna eta bezeroen babesa, eta kontsumitzailearen babesaren inguruko beste araudia:

  • Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren, banku-zerbitzuen bezeroaren gardentasun eta babesari buruzko Urriaren 28ko, EHA/2899/2011 agindua.
  • Espainiako Bankutik, kreditu erakunde eta ordainketa zerbitzu hornitzaileei banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguen ematearen erantzunkizunari buruzko, ekainaren 27ko, 5/2012 zirkularra.


Kontsumitzaileen babesa eta kontratazio-baldintzak:

  • Uztailaren 11ko 22/2007 Legea, kontsumitzaileentzat diren finantza-zerbitzuak urrutira merkaturatzearen ingurukoa.
  • Azaroaren 16ko Legegintzazko 1/2007 Errege Dekretua. Beraren bidez, ontzat eman ziren Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta osagarrizko bestelako legeak.
  • Apirilaren 13ko 7/1998 Legea, kontrataziorako baldintza orokorren ingurukoa.
  • Kataluniako Parlamentuaren uztailaren 20ko 22/2010 Legea, Kataluniako Kontsumoaren Kodearen ingurukoa.
  • Ekainaren 11ko 1718/2010 EHA Agindua bankuko zerbitzu eta produktuen publizitatearen arautze eta kontrolari buruzkoa.


Hipoteka-maileguak:

  • Martxoaren 30eko 2/1994 legea, hipoteka-maileguen subrogazio eta aldaketaren ingurukoa.
  • Apirilaren 25eko 2/2003 Errege Lege Dekretua, erreforma ekonomikoaren ingurukoa.
  • Azaroaren 11ko 36/2003 Legea, erreforma ekonomikoko neurrien ingurukoa.
  • Martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretua, baliabiderik gabeko zordunak babesteko premiazko neurrien ingurukoa.
  • Maiatzaren 14ko, 1/2013 Legea, hipoteka zordunei babesa indartzeko, zor eta alokairu sozialaren berregituratzeko neurriei buruzkoa.


Kontsumorako kreditua:

  • Ekainaren 24ko, 16/2011 Legea, Kontsumo Kredituen kontratuei buruzkoa.


Ordainketa Zerbitzuak:

  • Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren ekainaren 14ko 1608/2010 EHA Aginduak garatutako Azaroaren 13ko 16/2009 Legea, Ordainketa zerbitzuei buruzkoa.
  • Ekainaren 14ko EHA/1608/2010 Agindua, ordainketa-zerbitzuei aplikatu beharreko baldintza-gardentasunaren eta informazio-baldintzen ingurukoa.
  • Martxoaren 14ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 260/2012 Araudia (EB). Beraren bidez, baldintza teknikoak eta enpresa-baldintzak ezartzen dira euroetan egiteko transferentzietarako eta helbideratutako zordunketetarako, eta 924/2009 Araudia (EE) aldatzen da.
  • Ekonomia Jasangarriaren inguruko martxoaren 4ko 2/2011 Legea


Inbertsio Zerbitzuak:

  • Balioen Merkatuaren inguruko uztailaren 28ko 24/1988 Legea.
  • Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren otsailaren 15eko 217/2008 Errege-dekretua inbertsio-zerbitzuetako enpresen eta inbertsio-zerbitzuak eskaintzen dituzten gainontzeko erakundeen araubide juridikoaren ingurukoa. Beraren bidez, Inbertsio Kolektiboko Erakundeetako azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Araudia partzialki aldatu zen, azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuak ontzat emana eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak garatutako ekainaren 11ko EHA/1665/2010 Agindua, tarifa eta kontratu-motei buruzkoa.
  • Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko abenduaren 12ko 7/2011 Zirkularra, tarifen informazio-liburuxkaren eta kontratu tipoen edukiaren ingurukoa.