arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Legezko oharra


Baldintza orokorrak

  • Baldintza orokorrak
  • Grupo Arquia taldearen Interneteko atarira eta bertako edukira sartzeak berekin dakar «Legezko ohar» honetan jasotako baldintzen onarpena. Horregatik, arretaz irakur dezazula gomendatzen dizugu, Webgune honetan eskaintzen den informaziora eta zerbitzuetara sartu, edo horiek erabili nahi edo behar badituzu.

    Legezko Ohar honetan agertzen diren baldintzak azkenekoz eguneratu ziren datan indarrean zeudenak dira, eta Grupo Arquiak edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe aldatu ahal izango ditu. Hala, bada, data horretatik aurrera baldintza berriek izango dute indarra, eta erabiltzaile guztiei aplikatuko zaizkie.

    Erabiltzaileek beren gain hartzen dute Webgune hau bertan azaltzen diren baldintzak errespetatuz erabiltzeko konpromisoa. Grupo Arquiak beretzat gordetzen du egoki deritzen lege-ekintzak abian jartzeko eskubidea, baldintzak urratzearen ondorioz bidezko diren erantzukizunak eskatzeko.

    Webgune honen helburua da Arquia taldeak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea, erakundearekin komunikatzeko eta hura hobeto ezagutzeko aukera ematea, eta bezeroei Online Bankuan eskaintzen diren zerbitzuetara sartzeko eta Fundación Arquiako erabiltzaile eta bezeroei haren Programetara sartzeko bidea ematea. Horrez gain, informazioa eman nahi du Taldeko Erakundeen gertaera, jarduera eta ekimenei buruz, baita segurtasunari buruzko aholkuak ere, erabiltzailearentzat interesgarri izan daitezkeenak.

  • Jabetza intelektuala eta industriala
  • Grupo Arquia da atariko domeinuaren eta edukiaren titularra, eta horrek barne hartzen ditu bertan agertzen diren orriak, informazioa eta elementuak: logotipoak, markak, izen komertzialak, grafikoak, testuak, dokumentuak, datu-baseak, informatikako programak eta jabetza intelektual nahiz industrialeko eskubideen babespean geratzen den beste osagai oro, Grupo Arquia bada horien legezko titular edo lizentzia-hartzailea.

    Ezinbestekoa izango da Grupo Arquiak berariaz, aurretiaz eta idatziz baimena ematea atarian jasotako elementu edo informazioak erreproduzitu, banatu, ustiatu, laga, jendaurrean jakinarazi edo beste edonola erabiltzeko, edozein euskarri edo bitartekoren bidez.

    Grupo Arquiak bere orrietako zenbaitera estekatzeko aukera ematen die beste Webgune batzuei, espresuki baimendu bazaie betiere. Horretarako, nabigatzailearen leiho bereizi batean ireki beharko da orria, eta ez du izan behar beste eduki batzuk jasotzen dituen ezein markoren parte.

  • Grupo Arquia
  • Jarraian, zerrenda batean jaso da Grupo Arquiaren zer sozietateri lagatzen zaizkion datu pertsonalak, eta zer jarduera gauzatzen duen haietako bakoitzak:

    • Arquia Banca (ARQUIA BANK SA, IFZ: A08809808) Finantza- eta gizarte-produktu eta -zerbitzuak eskaini eta ematea.
    • Arquia Gestión (Arquigest SA SGIIC. IFZ: A58073388) Inbertsio Kolektiboko Erakundeen administrazioa eta ordezkaritza.
    • Arquia Pensiones (Arquipensiones SA EGFP. IFZ: A58843301) Pentsio-funtsen kudeaketa.
    • Arquia Banca Mediación Operador de Banca de Seguros Vinculado SA (IFZ: A-59697573). Aseguru-bitartekaritza.
    • Fundación Arquia. IFZ: G59417279. Kultura- eta gizarte-jardueren sustapena eta jendarteratzea.
    • Arquia Gestión de Activos SA (IFZ: A65910614) Aktibo higiezinen kudeaketa.

Pribatutasun politika

  • Grupo Arquiaren webguneen Pribatutasun politika
  • Aurretik kontuan hartu beharrekoak eta onarpena

    Grupo Arquiaren (bere entitate nagusia Arquia Bank SA da, Arquia Banca) webguneetara sartzea, hor nabigatzea eta erabiltzea webgune honetan bertan azaltzen diren Lege-oharrean eta Erabilpen-baldintzetan ezarritakoari jarraituz arautuko dira, Pribatutasun politika honekin batera; Cookie politika Cookieen politika eta Datuak babesteko politika.

    Aurrerantzean, "webgunea", "web ataria", "Interneteko ataria" edo "gure weba" izango dira Grupo Arquia (aurrerantzean, baita Arquia ere) eratzen duten edozein sozietateren titularpeko webgune multzoa. Multzo horren zerrenda aurrerago azaltzen da.

    Arquiaren webguneak erabili aurretik, arren eskatzen dizugu arretaz irakur ditzazula aipatu ohar eta politikak, eta baita segurtasunari buruz esteka honetan eskaintzen dizkizugun aholkuak ere: segurtasuna, eta gure webgunean sartu behar duen bakoitzean egin dezala; izan ere, abisu eta politika horiek aldaketak izan ditzakete, eta horiek erabiltzeak esan nahi du Erabiltzaileak onartu egiten dituela dokumentu horietan jasotako baldintzak.

     

    Objektua eta aplikazio-eremua

    Politika honek arautzen ditu Erabiltzaileek (erregistratutako bezero eta erabiltzaileak, eta bisitariak) Grupo Arquia osatzen duten sozietateei beren titulartasunpeko webguneen bidez ematen dizkieten izaera pertsonaleko datuen tratamenduak (ikus xehetasuna "Lege-oharra eta erabilera-baldintzak" atalean).

    Dokumentu honetan, Erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera, tratamendu eta helburuei buruzko informazioa ematen da, bai eta datu horiei dagozkien eskubideei buruzkoa ere. Halaber, datuen konfidentzialtasunarekin, segurtasunarekin eta kontserbazioarekin lotutako alderdiak azaltzen dira. Eta, horrela, Erabiltzaileek modu aske nola boluntarioan eta jakinaren gainean egonik erabaki dezakete Arquiari datu pertsonal jakin batzuk ematea taldearen webguneetako formulario eta zerbitzu-plataformetan, baita cookieak instalatzea eta erabiltzea ere, web-nabigazioak ondo funtziona dezan.

    Politika hau aplikagarria da Erabiltzaileek Grupo Arquiaren edozein sozietateri bere titulartasuneko webguneetan ematen dizkioten datuetan, eta ez da aplikagarria hirugarrenek beste web-atari batzuetan biltzen duten informaziorako, are horiek Arquiako webguneetarako estekak izan arren, eta alderantziz.

    Arquiaren webguneetan sartzea eta nabigatzea doakoa da, eta Erabiltzaileak ez du aldez aurretik erregistratuta egon beharrik. Hala ere, produktu eta/edo zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko, kontratatzeko eta/edo erabiltzeko, Erabiltzailea erregistratu egin behar da. Kasu horietan, eta politika honetan ezarritako baldintzei kalterik egin gabe, erregistroa behar duten zerbitzuak eta produktuak beren baldintza espezifikoen arabera arautuko dira.

     

    Izaera pertsonaleko datuen tratamenduak

    Biltzen dituen eremuari eta helburuari dagokienez egokiak, komenizkoak eta gehiegizkoak ez diren datuak baino ez dizkie eskatzen Arquiak bere Erabiltzaileei. Hori dela eta, eskaera, kontratu- edota merkataritza-harremana edo Erabiltzaileak egin nahi duen operatibo jakin bat gauzatzea eragotz dezake, zein datu emateari uko egiten zaionaren arabera.

    Grupo Arquian oso sentsibilizatuta gaude adingabeen eta ezgai deklaratutako pertsonen eskubideekin eta haien datuen pribatutasunarekin eta babesarekin, eta, beraz, ez da inolaz ere bilduko adingabearen daturik titularren baimenik gabe, ezta ezgaituarenik ere, familia-taldeko gainerako kideei edo haien ezaugarriei buruzko informazioa lortzeko, esaterako gurasoen lanbide-jarduerari buruzko datuak, informazio ekonomikoa, datu soziologikoak edo beste edozein.

    Arquiak indarrean dagoen legeriaren eta hura hedatzeko araudiaren arabera tratatzen ditu bere Erabiltzaileen eta beste parte-hartzaile batzuen (ahaldunak, baimenduak, ordezkariak, etab.) datu pertsonalak, bereziki datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (DBEO) eta indarrean dagoen abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoan (DBEDBLO) jasotakoak.

    Tratamenduen legitimizazioa oinarri juridiko hauetako batean edo batzuetan oinarritzen da: erakundearen eta Erabiltzailearen arteko kontratu- edo merkataritza-harreman baten gauzatzea; Erabiltzaileak emandako baimena; interes legitimoa, datu pertsonalen babesa eskatzen duten interesdunaren interesei edo oinarrizko eskubide eta askatasunei gailentzen ez bazaie; tratamenduaren arduradunari aplikatu beharreko legezko betebehar baten betetzea.

    Erabiltzaileak Arquiako webguneetan ematen dituen datuak, bai eta eskaeretatik, kontsultetatik, kexa eta erreklamazioetatik, kontrataziotik, eragiketetatik eta abarretatik eratorritakoak ere, Arquiako dagokion sozietatearen informazio-sistemetan sartuko dira, eta modu automatizatuan, eskuz edo mistoan kudeatu ahal izango dira.

    Erabiltzaileak hitz ematen du ematen dituen datuak egiazkoak, zehatzak eta eguneratuak izango direla. Informazio hori beti behar bezala eguneratuta egon dadin eta akatsik egon ez dadin, Erabiltzaileak ahalik eta lasterren jakinarazi behar ditu bere datu pertsonaletan gertatzen diren aldaketak eta zuzenketak.

    Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio eta xehetasun gehiago dituzu Datuak Babesteko Politikan. Hemen kontsulta dezakezu: https://www.arquia.com/es-es/info/tablon-anuncios/.

     

    Grupo Arquia: Tratamendu-arduradunak eta Datuak Babesteko Ordezkaria

    Tratamenduaren Arduraduna, hain zuzen, Erabiltzaileak bisitatzen duen web-atariari edo Erabiltzaileak bere datuak ematen ditueneko formulario eta plataformetako sozietateari dagokion Grupo Arquiako sozietatea izango da.

    Grupo Arquia osatzen duten sozietateen zerrenda azaltzen da jarraian, Arquia Bank SA (Arquia Banca) delarik horietan sozietate nagusia. Sozietate horien identifikazioa, euren jarduera nagusiak eta datu pertsonalak babeste kontuan Erabiltzaileak bere eskubideak non egikaritu ditzakeen azaltzen dira bertan.

     

    2016/679 (EB) Erregelamenduaren eta Datuak Babesteari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, Arquia Bancak Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu du talde osoarentzat, eta hau da harekin harremanetan jartzeko helbidea: dpo.grupoarquia@arquia.es. Helbide horretara zuzen daiteke izaera pertsonaleko datuak babesteari edo Politika honen interpretazioari buruzko edozein alderdiri buruz jarduteko.

     

    Datuen erabilerak eta helburuak

    • Arquian cookieak erabiltzen ditugu gure webguneetan Erabiltzaileak burutzen duen nabigazioa kudeatu ahal izateko. "Cookieei buruzko informazioa" atalean ematen dira horien gaineko xehetasunak, bai eta beste erabilera eta helburu batzuei buruzko informazioa ere.
    • Kontratu- edo merkataritza-harremana betetzea (hau da, haren garapena, mantentzea, kudeaketa eta kontrola) datu pertsonalak biltzen diren Arquiako webguneetako formularioetan azaltzen diren xedeetarako, eta legezko oinarriekin.

    Bereziki:

    • Arquia Red lineako bankuaren bidez zerbitzuak eta banku eta finantza operatiboa eskaintzea.
    • Arquia Socialari egindako eskaerei erantzutea eta horren laguntza eta babesletza programak garatzea.
    • Arquia Fundazioari egindako eskaerei erantzutea eta horren programa eta jarduerak garatu eta betearaztea, honako hauek, esaterako: lehiaketak (bekak, ekintzailetza, ikerketa, Arquia Fundazioaren blogeko korrespontsalia,…); profesionalen sustapena; ikerketa, tesi eta abarreko lanen argitalpenak; ikus-entzunezko zabalpena; profesionalen eta errealizazioen direktorioa; lan-poltsa; mediateka (filmografia, filmoteka, aretoetako proiekzioa,…); Master corporate MBA-Arquia banka programa (arkitektura); inkestak; erakusketak; sariak; etab.
    • Informazioa jasotzeko, kontratatzeko eta gure pribatuetan erregistratzeko eskaerak izapidetu eta horien jarraipena egitea.
    • Kexa eta erreklamazioei erantzutea.
    • Datuak babesteari buruzko eskubideak egikaritzeko eskaerei erantzutea.
    • Une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezarritako legezko betebehar bat betetzea; besteak beste, eta azalpen gisara eta izaera murriztailerik gabe, honako hauek: kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzazioa prebenitzea, zerga-legeria, kreditu-erakundeen antolamendua, ikuskapena eta kaudimena, iruzurraren aurkako borroka, eta izaera pertsonaleko datuen babesa.
    • Datuen disoziazioa eta anonimizazioa (datuen titularra identifikatzen uzten ez dutenak), kontratu- edo merkataritza-harremanaren garapenak sortutakoak barne, azterlan eta analisi estatistikoak edo merkatu-analisiak egiteko eta jokabide-ereduak egiteko, Grupo Arquiaren erakundeek eskainitako produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetze aldera.
    • Merkataritza-ekintzak. Erabiltzaileari jakinarazten zaio baimena eskatu ahal izango zaiola Arquiak datu pertsonalak biltzeko erabiltzen dituen dokumentu eta formulario elektronikoen bidez, edozein bide erabiliz, Arquiak bidal diezazkion bere produktu, zerbitzu, programa eta jarduerei buruzko komunikazio komertzialak edo publizitatekoak zein lankidetza-hitzarmenak ezarrita dituzten hirugarrenen komunikazioak. Era berean, baimena eskatu ahal izango zaio profil komertzialak egiteko eta helburu berberak dituzten erabaki automatizatuak hartzeko, modu orokorrean zein pertsonalizatuan, Erabiltzailearen interesekoak edo hark behar dituenak izan daitezkeenean. Halaber, Erabiltzailea fidelizazio-programetan, lehiaketetan, zozketetan, gizarte-ekintzako programetan eta abarretan borondatez parte hartzera gonbidatu ahal izango da, eta baita horiei buruzko informazioa eta albisteak jasotzera ere.

    Adierazitako ekintzetarako baimen horiek ezeztagarriak dira.

    • Grupo Arquiaren produktu eta zerbitzuen gogobetetzeari eta/edo hobekuntzari buruzko inkesta anonimoak, borondatez.
    • Erabiltzailea jakinaren gainean da telefono bidezko eta ikus-entzunezko elkarrizketak grabatzeko aukera dagoela (aldez aurretik dagokion informazioa emanda), segurtasun-arrazoiengatik beharrezkoa denean, zuzentzen zaion Grupo Arquiako sozietatearen interes legitimoan oinarrituta, negozio-harremana edo legezko betebehar bat betetzeagatik (oro har, araudiak edo operazioak eskatzen dituen datuak eta interesdunaren kaudimenekoak baino ez dira eman beharko), produktuak hori jakitea eskatzen badu, gainerakoa ematea aukerakoa izango delarik.

     

    Cookieei buruzko informazioa

    Arquiaren webguneek "cookieen" teknologia erabiltzen dute. Cookieak Erabiltzailearen terminalean gordetzen diren fitxategi txiki batzuk dira. Fitxategi horien bidez, gure webgunera sartzen da, informazioa kontsultatzeko edo eskaintzen dizkiogun zerbitzuak erabiltzeko. Cookieak, ondo konfiguratuta direnean, nabigazio logiko eta segurua errazten dute gure web-atarietako orrietan, eta Erabiltzailearen terminala adiera bakarreko moduan identifikatzeko aukera ematen dute, nahiz eta lokalizazioz edo IP helbidez aldatu, bai eta haren gutxi gorabeherako kokapena identifikatzeko aukera ere.

    Halaber, beste helburu batzuen artean, erabiltzen ditugun cookieak nabigatzeko lehentasunei buruzko informazioa biltzen dute, zerbitzuak hobetzeko eta erabiltzaileari esperientzia pertsonalagoa eta gogobetegarriagoa eskaintzeko asmoz, gure webguneetara egindako hurrengo bisitetan. Horretarako, baina, zure baimena izan beharko da. Gure “{Cookie politika}” atalean informazio zehatzagoa aurkituko duzu horri buruz, eta baita nola konfiguratu edo desgaitu ditzakezun ere, osorik edo zati batean, zure Interneteko nabigatzailean.

     

    Datuak jakinaraztea

    Erabiltzailearen datu pertsonalak Grupo Arquiaren sozietateen artean jakinarazten dira, oro har Arquia Banca erakunde nagusiari, honako xede hauetarako: zentralizatutako kudeaketak egiteko; kontrataziorako eta horren garapenerako; eskaera, kexa eta erreklamazioei erantzuteko; eta, taldeko sozietateak une bakoitzean lotuta dauden legezko betebeharrak betetzeko.

    Arquiak, interes legitimo batean oinarrituta eta Erabiltzailearen baimena izanik, bere produktu eta zerbitzuen barne-komunikazio horiek ere egin ahal izango ditu helburu komertzialekin, Erabiltzaileak baimena ezeztatzen ez badu.

    Grupo Arquiak ez die bere Erabiltzaileen datu pertsonalik jakinaraziko hirugarrenei, salbu eta legezko betebehar bat dagoenean edo beharrezkoa denean kontratua behar bezala garatzeko edo Erabiltzaileari Arquiaren izenean eta haren kontura zerbitzu edo operatibo bat emateko. Kasu horietan, Arquiaren dagokion sozietateak tratamendu-arduradunaren kontratua sinatzen du zerbitzu-emailearekin, eta bertan adierazten da hark emandako datuak soilik enkarguzko prestaziorako erabiliko dituela, eta ez beste helburu baterako.

    Aurrekoaz gain, Grupo Arquiak interesa balu bere datuak hirugarrenei une jakin batean jakinarazteko, Erabiltzaileari behar bezala jakinaraziko zaio tratamenduaren helburua eta erakunde lagapen-hartzailearen nortasuna nahiz jarduera, eta Erabiltzaileari horretarako baimena emateko aukera emango zaio.

    Beharrezkoa baino ez denean, Arquiak datuen nazioarteko transferentziak egin ahalko dizkie hirugarren herrialdeei edo nazioarteko erakundeei, araudian aurreikusitakoa bete ondoren.

    Nolanahi ere, Erabiltzaileari jakinarazten zaio Arquiaren hornitzaileak EBn ezarrita eta/edo Privacy Shield delakoari atxikita daudela, eta datuak babesteko Europako araudia eta eska daitezkeen pribatutasun- eta segurtasun neurriak betetzen dituztela.

     

    Datuak gordetzea

    Datu horiek eta eskabidearen, eragiketaren edo kontratu-harremanaren ondoriozkoak direnak Grupo Arquiak denbora batean edo bestean gordeko ditu, eskatu izan diren helburuaren arabera. Kasu bakoitzean, Erabiltzaileari aldez aurretik zehatzago jakinaraziko zaio.

    Kasuak kasu, bere datuak gordetzeko epeen irizpide orokorren berri ematen zaio, ondoren, Erabiltzaileari:

    • Arquiak gordeko du Erabiltzaileak emandako informazioa, bai eta kontratu- edo merkataritza-harremana garatzean sortutakoa ere, harremana indarrean dagoen bitartean.
    • Produktu edo zerbitzu baten kontratua amaituta, eta oro har, Arquiak hamar urtez gordeko du informazio hori, Kapital Zuriketa Prebenitzeko eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legea eta hura garatzeko araudia betetze aldera.
    • Aurreko hamar urteko epe hori bost urtekoa izango da kontratu eta zerbitzu pertsonalen kasuan, eta hogei urtekoa hipoteka-akzioen kasuan.
    • Curriculum Vitaeak, oro har, urtebetez gordeko dira.

    Denbora horiek igarota, Arquiak ezabatu edo deuseztatu egingo ditu Erabiltzailearen datuak, kasu bakoitzean legeak dioenari jarraituz.

    Aurrekoa gorabehera, ematen zaizkizun eskubideetako bat baliatzen baduzu, Arquiak mugarik gabe gordeko ditu ariketa horri eta haren ebazpenari buruzko gutxieneko datuak, eta behar bezala ahaldunduta dauden langileek baino ezingo dituzte eskuratu.

     

    Konfidentzialtasuna

    Arquiak datu pertsonalen erabilera eta tratamendua etikoa, zuzena eta zorrotza dela bermatzen du, eta, gainera, behar den sekretuz eta konfidentzialtasunez gordetzen ditu. Bere langileak sekretu profesionalaren betebeharraren eta Grupo Arquiaren Jokabide Kode Orokorraren mende daude.

    Datu pertsonalak ahalik eta osoen izateko, Erabiltzaileek lehenbailehen jakinarazi behar dizkigute beren datuei buruzko aldaketak eta zuzenketak. Arrazoi beragatik, Erabiltzaileak formularioak bete behar dituenean, datu egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak eman beharko ditu.

     

    Segurtasuna

    Arquiak une bakoitzean datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiarekin bat datozen segurtasun neurriak hartzen ditu, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta arriskuak kontuan hartuta.

    Grupo Arquian ezarririk dira arrazoizko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak, Erabiltzaileen informazioaren konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko. Arquiak segurtasun elementuak ditu transmititutako, gordetako edo beste modu batera tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzea, galtzea edo aldatzea saihesteko, bai eta Erabiltzaileen datuak baimenik gabe komunikatzea edo eskuratzea saihesteko ere.

    Erabiltzailearen eskubide eta askatasunetarako arriskutsua den segurtasun-gertakari bat izanez gero, Arquiak erregelamendu bidez ezarritako epean eta moduan jakinaraziko dio kontrol-agintaritza eskudunari, bai eta Erabiltzaileari ere, komunikazio publiko bidez edo antzeko neurri baten bidez, horren berri modu eraginkorrean emateko.

     

    Erabiltzailearen eskubideak

    Datu pertsonalei eta horien tratamenduei buruz, Erabiltzaileak, legez hala dagokionean, datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, transferitzeko eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, eta baita datu horiek erabilera eta helburu jakin batzuetarako ez tratatzearen aurka, eta tratamendu automatizatuetan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izatearen aurka egiteko ere.

    Halaber, jakinarazten dizugu datu pertsonalen tratamenduetarako baimenak ezeztagarriak direla. Hala ere, baimena kentzeak ez du eraginik izango baimena kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

    Erabiltzaileak Arquia Bancaren aurrean balia ditzake bere eskubideak, doan,bere nortasun agiria erantsirik duen idazki baten bidez, posta-helbide honetara zuzenduta: Arquia Banca (DBLO Saila), c/Arcs 1, 08002 – Bartzelona (Espainia), edo posta elektroniko bat bidalita helbide honetara: lopd@arquia.es. Era berean, Grupo Arquia osatzen duen edozein sozietaterengana jo dezake, horien arteko harremana Politika honetan jasotzen delarik.

    Eskubide horietakoren bat legezko ordezkariaren bidez eskatzen badu, ordezkaritza hori egiaztatzen duten agiriak eta ordezkariaren nortasun-agiriaren kopia erantsi beharko ditu.

    Identifikaziorako sinadura elektronikoa erabiltzeak NANaren edo agiri baliokidearen fotokopiak aurkeztetik salbuetsiko du.

    Halaber, zure datu pertsonalak indarrean dagoen araudiaren arabera tratatu ez ditugula uste baduzu, Grupo Arquiako Datuak Babesteko Ordezkariarengana jo dezakezu (Politika honetan azaltzen da harekin harremanetan nola jarri), eta/edo erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean.

     

    Eguneratzea eta aldaketak Politikan.

    Pribatutasun-politika hau aldatu egin daiteke lege-eskakizunek edo autorregulazio-eskakizunek eta erakundearen gidalerroek horretara behartzen dutenean. Horregatik, gomendatzen dizugu aldian-aldian berrikus dezazula Politika hau, gure webguneak edo web-orrietan sartzen zarenean.

Interneteko politika

  • Erabiltzailearentzako erabilera-baldintzak
  • Atari honen eta bertan jasotako orri eta edukiaren erabiltzaileak bere gain hartzen du horiek legez eta zuzen erabiltzeko konpromisoa.

    Erabat debekatuta dago legez aurkako edo legez kanpoko edonolako jarduerak egitea, edo edozein pertsona fisiko edo juridikoren nortasuna iruzurrez ordezkatzen saiatzea, edo informazio-sistemak aldatzea.

    Grupo Arquiak beretzat gordetzen du egoki deritzen neurriak eta ekintzak abian jartzeko eskubidea eta, aurrez jakinarazi gabe, aipatu jarduera edo jokabideren batean erortzen den erabiltzailea zerbitzutik baztertzekoa.

  • Informazioaren baliotasuna
  • Grupo Arquiak ez du hartuko inolako erantzukizunik, Grupo Arquiarenak ez diren webgune eta orrietan taldearen informazioa, edukiak, produktuak edo zerbitzuak erabiltzeko moduei dagokienez.

    Grupo Arquiak beretzat gordetzen du atarirako edo edukirako sarbidea galarazteko edo murrizteko eskubidea, aldi baterako edo iraunkorki, egoki baderitzo. Era berean, beretzat gordetzen du aldaketak egiteko eta, osorik edo hein batean, Web honetako informazioa eta edukia isilean gordetzeko eskubidea.

    Grupo Arquiaren Web atarian jasotako informazioa azkeneko eguneraketaren datan indarrean zegoena da. Edukiak, batez ere publizitateko eta informazioko alderdiei dagokienez, orientagarriak dira, eta berariaz aurkakoa adierazi ezean ez dira eskaintza lotesleak izango. Webgune honetan aurkitutako informazioa zabaltzeko, Arquia Bancaren edozein bulegora jo dezakezu. Atari honetan aurkitu ahal izango duzu horien zerrenda eta helbideak. Desberdintasunik badago Web honetan jasotako informazioaren eta edukien eta bulego-sarean ematen direnen artean, azken horiek izango dira baliozkoak.

  • Erantzukizunak
  • Grupo Arquiak ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain, akatsik sortzen bada nabigatzailea gaizki erabili delako, gaizki funtzionatzen duelako edo eguneratu gabeko bertsioa erabiltzen ari delako.

    Ez du inolako erantzukizunik hartuko, ezta ere, kalteak, erreklamazioak, eragozpenak, galerak, gastuak eta abar sortzen badira Grupo Arquiak kontrolatu ezineko inguruabarrak, gertakariak edo bestelako kausak direla medio (adibidez, telefonoaren matxura, argindarraren hornidura etetea, birusak, gainkargak edo akatsak telekomunikazioko lerro edo sareetan, eta beste).

    Grupo Arquia ez da izango beste Webgune batzuetan gure taldeari buruz agertzen den informazioaren erantzule, ezta atari honetara estekak dituztenean ere, non eta ez den eman berariazko baimenik.

    Grupo Arquiak ez du hartuko erantzukizunik bere gain, atari honetan hirugarren batzuen produktu, zerbitzu edo edonolako edukiei buruz egiten den publizitateko informazioari eta baldintzei dagokienez.

    Grupo Arquiak ez du hartuko erantzukizunik bere gain, hirugarren batzuek Grupo Arquiaren web-atarian horretarako utzi diren eremuetan sartutako informazioaren, loturen, hiperesteken edo esteken gainean, eta, bereziki, ez du hartuko erantzukizunik Online Bankuaren (Arquia Red) eta Fundación Arquiaren askotariko Programen (esaterako, Próxima, Becas, eta abar) erabiltzaileek sartutako informazioaren zilegitasunari dagokionez, ezta erabiltzaile horiek beste erabiltzaile batzuei euren inguruan emandako informazioaren egiazkotasun ezari dagokionez ere.

    Halaber, Grupo Arquia ez da izango erantzule, baldin eta, erabiltzaileek birusen bat edo beste edozein elementu kaltegarri sartu dutelako, kalte-galerak eragiten badira atari honetan emandako zerbitzuak eta, bereziki, Online Bankuaren (Arquia Red) eta Fundación Arquiaren askotariko Programak (esaterako, Próxima, Becas eta abar) erabiltzearen ondorioz.

  • Izen Soziala
  • ARQUIA BANK, S.A.
    IFZ: A08809808 
    Espainiako Bankuaren erregistro-zenbakia: 3183.
    Madrileko Merkataritza-erregistroa, 36871 Liburukia, 0 Liburua, 136 Folioa, 8. Sekzioa, M-659820 Orria.

  • Helbide Soziala
  • Barquillo, 6. 28004 Madril (Espainia) 

    Interneteko ataria: www.arquia.com:

    “arquia.com” domeinua ARQUIA BANK SAren jabetzakoa da, eta Madrileko Merkataritza-erregistroan jasota dago.

  • Arquia marka
  • Arquia eta Arquia Banca marken jabea Arquia Bank SA da.