arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Zoru klausula


Urtarrilaren 20ko 1/2017 Errege Lege Dekretuak (kontsumitzaileak zoru klausuletatik babesteko presako neurriena) ezarritakoa betez, Arquia Bancak prozedura bat ezarri du kontsumitzaileek ondasun higiezinen hipotekarekin bermatutako mailegu- edo kreditu-kontratuetan dauden zoru-klausulak aplikatzean ordaindutako kopuruak itzultzeko eskaerak izapidetzeko.

Prozedurari heldu nahi dioten bezeroek Zoru Klausulen Sailera bidali behar dituzte eskaerak, bide hauetakoren bat erabiliz:

Posta elektronikoa - reclamaciones.clausulasuelo@arquia.es

Posta arrunta - C / Arcs 1, 08002 Barcelona

Gomendagarria da eskaerak Zoru Klausulen Sailera bidaltzea; hala ere, Arquia Bancaren bulegoetan ere aurkez daitezke.

Eskaeran honako hauek jaso behar dira:

  • Eskaeraren aurkezpen-data.
  • Eskatzailearen datu pertsonalak eta, hala badagokio, haren ordezkariarenak: 
  • izen-abizenak eta NANa.
  • Harremanetarako datuak: helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.
  • Hipoteka-maileguaren identifikazioa: mailegu-zenbakia eta hari lotutako kontu korrontea.
  • Erreklamazioa ebazteko garrantzitsutzat jotzen den informazio gehigarri oro.

Arquia Bancak Errege Lege Dekretua kontuan hartuz aztertuko du eskaera. Eskaera jasotzeak ez du esan nahi ezein eskubide aitortzen denik, eta ez du eskaeraren egokitasuna aurreirizten ere ez. Erreklamazioa ebazteko, gehieneko epea hiru hilabete izango da, aurkezten denetik hasita zenbatzen. 2017ko otsailaren 21a baino lehen aurkeztu diren eskaeretarako, data horretatik aurrera zenbatuko dira hiru hilabeteak.

Eskaera ez bada bidezkoa, Zoru Klausulen Sailaren erabakia oinarritzen duten zergatiak jakinaraziko dira, eta hala bada amaitutzat joko da erreklamazioa.

Eskaera aztertzeko prozedura amaitu bitartean, bezeroak ezingo du baliatu judiziozko nahiz judizioz kanpoko ekintzarik, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari, Arquia Bancaren Bezeroaren Defendatzaileari edo Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuari aurkeztutako erreklamazioak barne, ekintzen xedea bat badator, osorik edo hein batean, aztertzen ari den auziarekin. Arquia Bancak berariaz eskabideari uko egindakoan, edo hiru hilabete igaro badira erakundearengandik komunikaziorik jaso gabe, egoki deritzen neurriak har ditzake bezeroak.