arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Ezagut gaitzazu gehiago

Gure bezeroek Arquiaz fidatzen dira.

Arquia bankua profesionalentzako zerbitzuan espezializatutako erakundea da eta bere helburua horien behar zehatzak artatzea da, horien bizitza osoan zehar, pertsonalizatutako zerbitzu eta aholkularitza emanez.

Hurbiltasunaren banka eredu aparta ari gara gauzatzen 1983. urtean sortu zenetik beretik, eta horrek bereiztera garamatza sektorean den estandarizazio joeraren aurrean. Gure negozioa ez dugu soilik oinarrizten produktu lehiakorren sorreran, baizik eta bereziki bezeroetara zuzenduta gaude, integratutako zerbitzu bat eskeiniz, zeina konfiantza eta gardentasunean oinarritzen den. Gure xede nagusia da balio erantsi bat ematea kalitatean bereizten den zerbitzu baten bitartez.

Arkitektoen artean pilatutako esperientziak eta 2018an Caja Abogados elkartu izanak Arquia Taldea nabarmen sendotu du profesionalen banka izateko posizionamenduan, eta sektore profesional berrietara zabaldu du bere negozioa.

Arquia Bankuan espezialistak gara inbertsioetan. Pertsonalizatutako zerbitzua eskaintzen dugu, bezero inbertitzaileen beharrak eta itxaropenak aseko dituen produktu eta zerbitzuen eskaintza globalean oinarrituta.

Finantza aholkularitzan, analisian eta inbertsioan espezializatutako arloa dugu, hots, Arquia Profim|Banku Pribatua, maila handiko adituen talde batekin bezero bakoitzari bere ondarearentzat egokiena izango den inbertsio-estrategia aholkatzen.

Arquiaren balioak

Espezializazio eta Hurbiltasuna

Arquia Bankuak kalitate handiko zerbitzu espezializatua ematen du, bezeroei zintzo eta hurbila eskaintzeaz gain. Horregatik, bezeroak geroz leialagoak zaizkio euren lan bizitzan zehar. Ematen duen tratu hurbil eta pertsonalizatuaren zioz, erakundea bezeroen artean baloraziorik hoberena jasotzen dutenen artean dago.

Berezitasuna

Urteen joanarekin joera berrietara moldatzen joan izan gara, soslai eta kolektibo profesional berri batzuengana ere zabalduz, baina Arquia sortzerakoan ziren zerizanari eta balioei eutsiz, betiere: hurbiltasuna, abangoardia eta berrikuntza. Berezitasun horren adierazpide dira gure bulegoak ere, ingurura egokitutako diseinu aparta baitute horietako bakoitzak.

Gardentasuna eta Konpromisoa

Zorroztasuna, seriotasuna eta gardentasuna geure DNAn daude, eta bezeroekin hitzartutako konpromiso guztiak betetzen ditugu. Asistentzia pertsonalizatua eta kalitatezko arreta eskaintzen diegu bezeroei. Hori dela eta, sektorean bezeroen aldetik baloraziorik hoberena jasotzen duten erakundeetako bat gara.

Berrikuntza

Gure bezeroen itxaropenak beteko dituzte produktu eta zerbitzuak garatzen egiten dugu lan. Inguru geroz digitalago batera egokitu nahi duen eraldakuntza teknologiko batean murgildurik gaude. Horri esker, eraginkorragoak gara prozesuetan eta banka omnikanala garatzen dugu, gure bezeroek noiznahi eta nonahitik eragiketak burutzea erraztuz.

Arquia zenbakitan (18.12.31)

150.000

BEZEROAK
ESPAINIA OSOAN

39

BULEGOAK

267

PROFESIONALAK

17

AGENTZIA FINANTZARIOAK

% 16,58

KAUDIMEN
KOEFIZIENTEA

% 254,99

EGITURAKO LIKIDEZIA

2.856 M €

KUDEATUTAKO
NEGOZIOAREN BOLUMENA

13,02 M €

ZERGA AURREKO MOZKINA

Gehiago jakin nahi duzu?

Arquiari buruzko informazio osatuagoa izan nahi baduzu hurrengoen inguruan, bere jatorriak, taldea osatzen duten enpresak, urteko txostena, gobernu-organoak, bulegoak, ekintza kultural eta sozialak, jarraian kontsulta ditzakezu:

Jatorriak eta funtzionamendua >Arquia Taldea >Urteko txostena >
Bulegoak >