arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

PSD2

Open Banking. Dokumentazio teknikoa. HUB SandBox Redsys.

 

Open Banking

Arquia Banca elkarlanean aritzen da gure erakundearen bitartez "Open banking" zerbitzuak eman nahi dituzten ordainketa-erakundeekin:

  • "Ordainketak abiarazteko" zerbitzuak (ordaintzeko agindua abian jartzeko aukera ematen du, ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaileak hala eskatzen badu, ordainketa-zerbitzuen beste hornitzaile batekin irekitako kontu bati dagokionez).
  • Beste erakunde batzuetan irekitako "kontuei buruz informatzeko" zerbitzuak (ordainketa-zerbitzuaren erabiltzailearen titulartasunpeko ordainketa-kontu bati edo batzuei buruz gehitutako informazioa ematen duen online zerbitzua; kontu horiek beste ordainketa-zerbitzuen hornitzaile batenak edo batzuenak izan daitezke). "Banku-agregazioko zerbitzu", "Agregazio finantzarioko zerbitzu" edo "Kontuen agregazio zerbitzu" gisa ere ezagutzen dira.

Labur esanda, "Open banking" zerbitzuak, nagusiki, aukera hauek ematen dizkizu: saltoki elektronikoetan txartelik gabe ordaintzea; eta aplikazioak eta web-zerbitzuak erabiltzea informazio finantzario jakin bat agregaturik ikusteko.

 

Arau-esparrua

Arau hauek erregulatzen dituzte zerbitzuok: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2366 (EB) Zuzentaraua [PSD2 Zuzentaraua]; Batzordearen 2018/389 (EB) Erregelamendu Delegatua; eta azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretua, ordainketa-zerbitzuei eta finantzen arloko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa.

 

Informazio teknikoa

Arquia Bancak Redsys-en HUB PSD2 zerbitzuarekin integratzea aukeratu du adierazitako araudi-garapenak ezartzeko; zerbitzu horrek Berlin Group-en "NextGen PSD2 XS2A Framework" estandarraren 1.3 bertsioari jarraitzen dio, eta PSD2 Zuzentarauan ezarritako nahitaezko funtzionaltasun guztiak hartzen ditu barnean. Erreferentziako interfazeekin lotutako espezifikazio teknikoek barnean hartzen dituzte Segurtasuneko Araudi Teknikoaren eskakizunak eta EBAren gidalerroak, "fall back" mekanismoaren salbuespena lortzeko.

Arquia Bancak eremu bat du Redsys-en PSD2 Sandbox ingurunean, eta bertan dokumentazio teknikoa, interfazeak eta laguntzarekin harremanetan jartzeko kontaktua eskaintzen die TPPei, gure entitatearen eta ordainketak abiarazteko eta kontuei buruzko informazioa emateko zerbitzuen arteko elkarreragina probatu ahal izan dezaten.

Jarraian adieraziko dira informazio hori eta estekak:

Esteka nagusia:

https://market.apis-i.redsys.es/psd2/xs2a/nodos/cajaarquitectos

Informazioa:

  • Erakundearen dokumentazio pertsonalizatua
  • Hub-eko .yaml fitxategia
  • Erakundeak onartutako zerbitzuak eta ezaugarriak
  • Probako PSU profilak
  • Probako kontuen profilak
  • Probak egiteko gomendatutako set dokumentu generikoa TPPentzat (erabiltzaile erregistratua badute soilik)
  • TPPentzako laguntza-postontzia Sandbox-en:

Helbide elektronikoa: sd2.sandbox.soporte@redsys.es