arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Segurtasuna

Arquia Bancan, banku digitalaren bidez egiten dituzun eragiketen segurtasuna bermatzeko lan egiten dugu; horrez gain, gomendio sorta bat ere egiten dizugu. Arquia Red-en nabigatu, kontsultatu edo eragiketak egiteko, sistemari adierazi egin behar zaio erabiltzaileak informazio eta gomendio horiek irakurri dituela.

 

  • Zure Klabeak
    • Aukeratu erabiltzaile eta pasahitz desberdinak. Ez errepikatu klaberik, eta ez erabili klaber berdinak segurtasun handiko eta segurtasun txikiko sistemetan.
    • Aldizka aldatu erabiltzaile-klabeak, pasahitzak eta PINa.
    • Erabiltzailean eta pasahitzean hala zenbakiak nola hizkiak jartzen saiatu.
    • Ez erabili zure izena, ezta zurekin erlazionatu daitekeen datarik edo gairik ere.
    • Ez erabili ondoriozta daitekeen PIN klaberik. Saihestekoak dira, adibidez, zenbaki korrelatiboen sekuentziak, zenbaki berbera, jaiotze-datak, telefono-zenbakiak eta dagoeneko zure edo zure jardueraren parte (NAN, IFZ, etab.) diren zenbakiak erabiltzen dituzten PIN klabeak.
    • Ez idatzi inoiz klaberik paperean, ordenagailuan edo inolako dokumentu fisiko edo elektronikotan.
    • Ez jakinarazi inoiz zure klabeak. ARQUIAk ez dizu inoiz eskatuko, ez posta elektronikoz ez telefonoz, inolako finantza-informaziorik, pasahitzik, txartel-zenbakirik edo klabe pertsonalik (PIN).
    • Saiatu klabeak sartzean inork ere ez ikusi ahal izatea.
    • Ez sartu klaberik ordenagailu publikoetan edo zure konfiantza osoa ez duten ordenagailuetan. Zalantzarik baduzu, edozein dela ere, hobe da klaberik ez sartzea damutzea baino.

  • Zure Ordenagailua
    • Mantendu zure sistema eragilea azken eguneraketekin eta segurtasun-adabakiekin. Egiaztatu antibirusa egunean eta aktibatuta duzula. Gomendagarria da, horrez gain, firewall edo suebaki pertsonala eta antispywarea edukitzea.
    • Konfiguratu ekipoa egokiro, hirugarren batzuei baimenik gabe sartzea galarazteko, adibidez: aktibatu pasahitz bidezko babesa, ezarri aukera mugatzaileenak zure nabigatzailean eta posta elektronikoko programan, konfiguratu berehalako mezularitza-programak beste erabiltzaileen fitxategirik jaso ezin ahal izateko, eguneratu etengabe softwarea (sistema eragilea, antibirusa, etab.) azken bertsioekin eta fabrikatzailearen eguneraketekin, eta abar.
    • Ez partekatu fitxategirik edo inprimagailurik hirugarren batzuekin eta ez ireki jatorri ezezaguneko mezu elektronikorik. Behar izanez gero, hobe da arriskuan jarritako datu guztiak ezabatzea.
    • Aldian-aldian segurtasun-kopiak egin.
    • Blokeatu edo itzali ordenagailua erabiltzen ari ez zarenean.
    • Ziurtatu instalatutako programen iturburua fidagarria dela.

  • Nabigazioa
    • Eguneratuta eduki zure nabigatzailearen bertsioa eta instalatu segurtasun-adabakiak.
    • Desaktibatu auto-osatzeko aukera.
    • Noizean behin egiaztatu bisitatutako orrialdeak, zure nabigatzaileko «Historia» aukeraren bidez.
    • Ez deskargatu ezer web-orri ezezagunetatik eta ez onartu programarik exekutatzea haien deskarga guk eskatu gabe abiarazi bada.
    • Webgune berriak bisitatzean, jokatu zentzuz eta kontuz.

  • Zure Konexioak
    • Ziurtatu VeriSign ziurtagiriaren indarraldia. Erakunde horrek ziurtatzen du sartzen zaren domeinu eta helbidea benetan enpresari dagokiola.
    • Ez erabili «Pasahitza auto-osatu» aukera erakunde edo zerbitzu batera konektatzeko.
    • Egiaztatu azken konexioaren eguna eta ordua. Gogoan ez duzun egun edo ordu bateko konexioa agertzen bada, aldatu zure erabiltzailea eta sarbide-klabea, segurtasuneko neurri gisa, eta jakinarazi ARQUIAri.
    • Ingurune seguruetako webetan, deskonektatzeko botoia erabiliz gauzatu deskonexioa.
    • Ordenagailu publikoak edo hirugarren batzuekin partekatutakoak erabiltzean, kontuan izan oinarrizko babes-neurriak: saioak deskonektatu, cache-memoria ezabatu…

  • Zure Datuak
    • Jarri arreta berezia datu pertsonalak eskatzen dituzten orrietan eta ez eman kontuzko informaziorik: esate baterako, kreditu-txartelen zenbakiak, banku-kontuaren zenbakiak, eta beste.
    • Web-orri baten erregistroan eskatzen diren datuek harremana eduki behar dute gune horretan emango dizuten zerbitzuarekin. Ez eman informaziorik, baldin eta iruzur egiteko hirugarren batzuei eman badakieke.
    • Datuak eskatzen dizuten webguneetako formularioetan, mantendu anonimotasuna datu pertsonalei eta profesionalei dagokienez.
    • Zerbitzu bat eskuratzeko ezinbestekoa denean soilik eman benetako datuak (adibidez: erosketa bat egitean edo posta bidez zerbait jaso behar denean).
    • Zure konfiantza merezi duten saltokietan soilik erabili kreditu edo zordunketa txartela.
    • Ez sartu kreditu-txartelaren zenbakirik web-orrietan, adin-nagusitasuna egiaztatzeko aitzakiarekin eskatzen badizute.
    • Ez eman inoiz zenbaki sekreturik, ezta beharrezkoak direnak baino datu pertsonal gehiago ere.
    • Egiaztatu beti informazioa bidaltzeko «zifratua» erabiltzen ari dela, zure nabigatzailearen URLa «https://»-rekin hasten dela, eta ez «http://»-rekin.
    • Egiaztatu jasotako karguak bat datozela egindako erosketekin.

  • Phishing
  • Phishinga da mezu elektronikoak bidaltzea iturri fidagarrietatik datozela itxuratuz (adibidez, banku-erakundeak), erabiltzailearen datu konfidentzialak lortzen saiatzeko faltsututako edo iruzurrezko web-orrietara daramaten esteken bidez. Horrela, erabiltzaileak eskatzen dioten informazioa sartzen du (erabiltzailea, pasahitzak, visa txartelen zenbakia, pin-zenbakia, eta abar), konfiantza osoko gune batean dagoelako ustean, eta egiaz, iruzurgilearen eskuetara doa informazio hori. Iruzurrezko weba jatorrizkoaren berdin-berdina izaten da, lege-ohar berberak ditu, baita benetako orrialdeekin lotzen duten estekak ere.

    Metodoa honako hau da: mezu elektronikoen bidalketa masiboa egiten da, ausaz, erabiltzaileak haien iruzurrezko webean konekta daitezen mezu elektronikoan bertan txertatutako esteka baten bidez. Han daudenean datu finantzario edo pertsonalak eskatzen dizkiete, eta horiek atzitutakoan benetako webgunera bideratzen dute erabiltzaile fidakorra.

    Edozer arrazoi dela eta, noizbait datu horiek eman dituzula susmatzen baduzu edo hala izan dela jakin badakizu, aldatu zure pasahitza banku digitaleko «Eremu pertsonalean» eta jarri harremanetan zure bulegora edo jakinaraz iezaguzu harremanetarako txostenaren bidez.

    Phishing motako mezuren bat jasotzen baduzu, ez ezazu daturik eman, eta ARQUIArekin zerikusirik badu, mesedez jakinaraz iezaguzu harremanetarako txostenaren bidez.

    Oro har, mezu elektronikoari beharrezko arretarekin begiratzen bazaio, nabaritu daiteke «phishing» bidez iruzur egiteko saioa den.

    ARQUIAk ez du inoiz eskatuko zure sarbide-klabeak, pasahitzak edo PINak zein diren jakiteko informaziorik. Halako egoeretan ez zaitez inoiz fidatu. Zalantzarik baduzu, jo ezazu bulegoraharremanetarako txostenera edo gure bezeroentzako arreta-zerbitzuetara eta emaguzu gertaera horren berri.

    Nortasuna egiaztatzeko metodorik onena ziurtagiri digitalak erabiltzea da.

    Zure kontuetara egin diren sarreren berri emateko, Arquia Red-ek sistemara egin den azken konexioari buruzko informazioa erakutsiko du goiko aldean, hala sarrerari nola erabilitako zerbitzuei dagokienez.

    Norbaitek zure sarbide-klabeak, pasahitza, PINa edo eragiketak egiteko klabea ezagut ditzakeela susmatzen baduzu, jarri harremanetan zure bulegoarekin haiengandik berriak jasotzeko. Gogoan izan zeuk soilik ezagutu behar dituzula eta modu seguruan zaindu behar dituzula.

  • Berehalako mezularitza-zerbitzuak eta txatak
    • Berehalako mezularitza-programa erabiltzean nick bat sortzea eskatzen badizute (izena, ezizena edo izenordea) eta posta elektronikoko helbidearen baliokidea bada, ez da informazio pertsonalik eman behar, ez zuzenean, ez zeharka.
    • Ez jakinarazi zure nicka ezezagunei eta saihestu zerrenda edo eremu publikoetan agertzea.
    • Aktibatu jaso nahi ez diren berehalako mezuen aurkako barrera-mekanismoren bat.
    • Ez exekutatu edo ireki ezezagunek bidalitako fitxategirik. Igorleak ezagunak badira, aztertu itzazu antibirusarekin.
    • Zuhur ibili berehalako mezularitza-zerbitzu berri bat kontratatzeko garaian; izan ere, normalean helbide elektronikoarekin lotzen da nicka. Hala bada, gehiago izango dira «spama» jasotzeko eta gizarte-ingeniaritzako erasoak jasateko aukerak.
    • Ez eman informazio pertsonal garrantzitsurik edo txatetan, ezta oinarrizko informazio pertsonalik ere.
    • Ezagunekin komunikatu soilik.
    • Ekipo publikoetan edo partekatutakoetan, ez aktibatu saio-hasieraren ezaugarria; izan ere, beste erabiltzaileek zure nicka ezagut dezakete, eta konektatzeko erabili.
    • Txateatzeko guneetan, errespetatu baldintzak, ereduzko kodeak eta pribatutasun adierazpenak. Ez hasi elkarrizketa-saiorik horiek ezagutu ezean.
    • Ziurtatu adingabeek erabiliko dituzten txat-aretoetan gainbegiratzaile bat edo moderatzaile bat dagoela.

  • Adingabeak: Interneten erabilera
    • Internetera konektatuta daudenean heldu arduradun batez lagunduta egon beharko lukete.
    • Birusen aurkako programa aktibatuta eta ongi eguneratua izan beharko litzateke.
    • Ordenagailura eta Internetera sartzeko ingurune pertsonalizatua sortu beharko litzateke, mugatua eta babes sendoarekin. Adingabeak helduak baino askoz ere kalteberagoak dira erasotzaile eta sarkinen aurrean.
    • Adingabeak prestatu behar dira, eta ulertarazi behar zaie zer abantaila eta zer arrisku dauden Interneten. Irakatsi informazio pertsonala ez dela partekatzen, are gutxiago ezezagunekin.
    • Nabigatzailean, konfiguratu aukera murriztaileenak eta daitekeen segurtasun-maila handiena. Nabigatzaileak aukera eman behar du eduki desegokia duten orriak iragazteko. Funtzionaltasun hori izan ezean, zeregin hori beteko duen software espezializatua lortu beharko da.
    • Nabigatzaileak, edo beste software gehigarri batek, zer gune bisitatu diren eta norekin hitz egin den kontsultatzeko aukera eman beharko lieke adingabearen erantzule direnei.
    • Komeni da bat-bateko leihorik ez agertzeko programak edo tresnak edukitzea, batez ere, eduki desegokia erakutsi eta datu pertsonalak bil dezatela galarazteko.
    • Adingabeak webgune jakin batzuetan sartu beharko lirateke soilik; hain zuzen, haien gurasoek, tutoreek edo arduradunek baimendu eta aurrez aztertu dituztenetan.
    • Webgune batek datu pertsonalak biltzen dituenean, adingabeei behar bezala jakinarazi behar zaie. Adingabe bati web-orri edo atari zehatz bat bisitatzeko baimena emango dioten erabakitzean, helduek betiere gogoan izan behar dute inguruabar hori.
    • Ez izan posta elektronikoko helbide esklusiboa, baizik eta gurasoekin, tutoreekin edo ordezkariekin partekatua.
    • Spamaren aurkako tresna bat gaitu posta elektronikoa erabiltzeko. Aktibatu posta-iragazkiak eduki desegokia duen mezurik ez jasotzeko. Fitxategi erantsiak jasotzen badira, adingabeei azaldu behar zaie ez luketela ireki behar heldu batek gainbegiratu ez badu.
    • Txat-aretora sartu baino lehen, adingabearen arduradunetako batek aurrez irakurri beharko ditu baldintzak, ereduzko kodeak eta pribatutasun-adierazpenak, eta ondoren ulertarazi beharko dizkio.
    • Berehalako mezularitza-zerbitzuak edo txatak erabiltzean, adingabeei azaldu behar zaie zuzenean nahiz zeharka haiei buruzko informazio pertsonalik jakinaraziko ez duen nick bat erabili behar dutela. Ez dutela inoiz ezezagunekin elkarrizketarik izan behar, eta ez dutela parte hartu behar gainbegiratzailerik edo moderatzailerik ez duten txat-aretoetan.
    • Begiratu zer jokotan aritzen diren Interneten, eta jarri arreta berezia beste arerio batzuekin jolastekoak badira. Halakoetan, benetako ahots-elkarrizketak izateko aukera ematen badute, komenigarria litzateke adingabearen ahotsa distortsionatzen eta hura ezagutzea eragozten duen tresna informatikoren bat edukitzea.