arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Jatorriak

Arquia Bankua (ARQUIA BANK, S.A.), 1983ko martxoaren 2an sortutako finantza-erakunde bat da eta bere helburua profesionalen aurrezki eta kreditu behar bereziak atenditzea da.

Hurbileko bankaren eredu aparta bat burutzen du sortu zenetik beretik, sektorearen estandarizaziotik urrun; hori dela eta, bezeroek gehien baloratzen duten erakundeetako bat da, ematen duen tratu pertsonalizatu eta hurbilekoagatik. Arkitektoentzat zuzendutako produktu eta zerbitzuetan espezializatutako banka hasieran, denborarekin zabaltzen joan da bestelako profesionalentzat, autonomoentzat eta enpresentzat ere.

Arquia Bankuak gardentasunaren eta konpromisoaren printzipioak ditu bere jarduerako kudeaketaren oinarrian, 39 bulego eta 250 profesional baino gehiagok osatutako ekipo batekin.

Erakunde abangoardista da, nortasuna propioa duena; halaxe erakusten dute bere bulegoen diseinu paregabeak eta bere izaera berritzaileak, mundu geroz digitalago batera moldatzen diren eta bere bezeroen beharretara egokitutako produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituelarik.

Sortu zenetik,
Arquia Bankuak
kreditu
kooperatiboa gauzatzen eta sustatzen du.

Funtzionamendua

Nortasun juridiko propioa eta independentea du, bere Estatutuak eta bere funtzionamendua Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren kreditu-kooperatibei buruzko legedian eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren eta Espainiako Bankuaren araudi tekniko eta finantzarioan oinarrituta daude.

Kontrolaren ikuspegitik, Arquia Bankuaren funtzionamendu ona hainbat bitartekoz bermatzen da, hala nola: kreditu-erakundeen banku-araudia eta hori betetzearen gainean Espainiako Bankuak burutzen duen ikuskapena; urtean kanpoko auditoretza bat egitea; akziodunek dagozkien organoen bidez (Batzar Orokorra eta Administrazio Kontseilua) kudeaketaren gainean duten zuzeneko kontrola.

Arquia Bankua ( ARQUIA BANK, S.A. ) Gordailuen Berme Fondoaren kide da, eta horren estaldura dute bere bezeroek.

Ogasun Ministerioaren eta Gizarte-segurantzaren Diruzaintzaren erakunde kolaboratzailea da, zergen eta kuoten bilketarako eta baita prestazioen ordainketarako ere.