arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

25/09/2019

  • Sailkapena

    Errenta aldakor mistoa

  • Ondarea

    7.378.060,2 €

  • Valor liquidativo

    103,97 €

  • Partaide kop.

    357

Ratioak

6,26 % (Hegakortasuna)

  • Urte 2018:-7,84%

Iturria: Arquia Pensiones
Aurreko errentagarritasunek ez dituzte etorkizunekoak ez suposatzen ez bermatzen.

arquiplan profim 50 pribatua

Etekin txikiagoa
eman dezake
Etekin handiagoa
eman dezake
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
Arrisku txikiagoa
Arrisku handiagoa

Oharra: Datu hori funtsaren arriskuaren adierazle da eta datu historikoen arabera kalkulatuta dago, baina ez dute zertan adierazle fidagarria izan behar funtsaren arrisku-profilaren etorkizunari buruz. Gainera, ez dago bermerik adierazitako kategoria aldatu gabe mantenduko dela esateko; izan ere, alda daiteke denboran zehar.

Planen eta pentsio funtsen araudian ezarritako likidezia egoera edo salbuespenezko kasuetakoren bat gertatzen bada soilik kobratuko da prestazioa, edo erreskaterako eskubidea baliatu.

Mobilizazio eskubideen, prestazioen eta ohiz kanpoko likidezia kasuen balioa pentsio funtsaren aktiboen merkatuko balioaren araberakoa da, eta galera garrantzitsuak eragin ditzake.

Funtsaren deiera inbertitzailea errenta aldakor mistoko funts gisa definitzen da, errenta aldakorrera egindako esposizioa % 70 izanik. Funtsaren helburua da onartutako arriskuari egokitutako epe ertain/luzerako inbertsio-aukera duen errentagarritasuna ematea, inbertsioak eginez segurtasun eta errentagarritasun handieneko irizpideekin. Horretarako, dibertsifikatutako inbertsioak egiten ditu mundu-mailako errenta finko eta errenta aldakorrean, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Funtsaren ezaugarri izango da bere ondarearen % 50 gutxienez bestelako IIC finantzariotan inbertitzea, aktibo egokiak, elkartuak edo ez direnetan, kudeaketa-taldeko kide direnetan errenta finko publiko zein pribatuan, errenta aldakorrean, kudeaketa alternatiboan eta abar inbertitzen dutenetan. Guztizko esposizioaren % 30 eta % 70 artean inbertituko du, zuzenean edo zeharka errenta aldakorrean eta guztizko esposizioaren gainontzekoa errenta finko publiko/pribatuko aktiboetan (barne hartuz gordailuak eta diru-merkatuko kotizatuta edo kotizatu gabekoak eta likidoak diren tresnetan), edo kudeaketa alternatiboan. Ez dago predeterminaziorik jaulkitzaileei dagokienez (publiko edo pribatua, ratinga edo sektore ekonomikoa) ezta errenta finkoko aktiboen iraupenari buruz edo dibisa-arriskurako esposizioaren inguruan. Aktiboek ez dute gutxieneko kreditu-kalifikazio mailarik izango. Errenta aldakorreko inbertsioek ez dute jaulkitzaile, sektore, kapitalizazio, dibisa edo herrialdearen inguruko predeterminaziorik izango. Jaulkipenen bat kalifikatu gabe geratu bada, kontuan hartuko jaulkitzailearen kreditu-kalifikazioa. Inbertitu ahal izango du ELGAtik kanpo negoziatutako errenta finko eta aldakorreko baloreetan. Garapen bidean daudenetan egindako inbertsioak ez du gaindituko zorroaren % 25 eta kudeaketa alternatiboan egindako inbertsioa gehienez % 20 izango da.

Sozietatearen datuak
Sortze-data: 2013/04/15
Erakunde sustatzailea: Arquia pentsioak
Erakunde kudeatzailea: Arquia pentsioak
Erakunde gordailuzaina: Arquia arkitektoen kutxa
Auditorea: KPMG Auditores, SL.
Komisioak:
- Kudeaketa/Ondarea: % 1,25
- Gordailua/Ondarea: % 0,25
- Ekarpena: % 0
- Lekualdaketa: % 0


Egitura

Ezaugarriak / Txostenak

Icono pdf

Informe Mensual

Icono pdf

Informe Trimestral

Icono pdf

Informe Semestral