arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Aholkularitza

Zure ondarearentzat egokiena den inbertsio-estrategian aholkatuko dizugu.

Arrakasta bilatzen dugu

Gure esperientzai finantzarioak zure beharren analisi sakona egitea ahalbidetzen digu zure ekonomia ahal den modu seguru eta fidagarrienean kudeatzeko. Gure profesionalek soluzio onenak bilatuko dituzte beti errentagarriak egiteko zure inbertsioak.

Nola egiten dugu lan

Bezeroa aholkatzen dugu bere ondarearentzat egokiena den inbertsio-estrategian.

Profil inbertitzaileari buruzko galdeketa: Aholkulariak bere helburuen, arrisku-profilaren eta inbertitu beharreko ondarearen egoerari buruzko informazioa lortzen du.
Zorroaren diseinua:
Gure analisi-taldeak zorroa diseinatzen du eta aholkulariak bezeroa informatzen du horrek diru bihur dezan aukeratutako inbertsio-plataformaren bitartez.
Aholkularitza jarraitua:
Zure eskura izango duzu uneoro aholkulari bat inbertsio-estrategian merkatuetan edo ondarearen egoeran eman diren aldaketak direla eta egin beharreko edozein argibide edo aldaketarako.
Jarraipena eta eguneratzea:
Aldizka jasoko duzu merkatuen hileko txostena eta zure zorroaren jarraipen-txostena.

Gure balio erantsia

Konpromisoa hartzen dugu zure ondarearentzat bidezko errentagarritasuna lortzeko, zure arrisku-profilera egokitua eta inbertsio-funtsetan ikuspegi nagusia mantenduz.

Bezeroa berarentzat egokiak ez diren inbertsio eta finantza-produktuetatik urrun mantentzea bermatzen dugu, eta bere eskura jartzen dugu argia eta jarraipen jarraituko informazioa bere zorroaren inguruan, errentagarritasun eta arrisku gaietan. Profimekin segurtasuna izango duzu zure ondarearen alde egiten duen aditu profesionalen talde batek lagunduta sentitzeko.

Tarifak

Bi aholkularitza-zerbitzu modalitate daude, gure bezeroek erabiltzen duten plataforma motaren arabera.

Aholkularitza zerbitzua integrala.

Lehen urtea Diseinua
/ zure zorroaren berrikustea
inbertsioaren % 0,5 egina
(gutx. 500 € + BEZa. gehienez 1.500 € + BEZa)

Bigarren urtea eta hurrengoak
urteko inbertsio-balorearen % 0,5
(gutx. 500 € + BEZa. gehie. 2.200 € + BEZa)

Aholkularitza zerbitzua soilik:

Bezeroak Arquia Profim-en aholkuak jasotzen ditu eta beste finantza erakunde batzuen bidez gomendioak egiten ditu.

Lehen urtea
Diseinua / zure zorroaren berrikustea:
Egindako inbertsioaren % 1
(gutx. 1000 € + BEZa.)

Bigarren urtea eta hurrengoak
urteko inbertsio-balorearen % 1
(gutx. 1200 € + BEZa.)

Interesatzen zait eta informazio gehiago nahi dut.

Zurekin harremanetan jartzea nahi duzu? Utzi zure datuak eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.

Sartu hemen zure datuak.