arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Berezko eta hirugarrenen cookiek gure zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen digute. Gure webgunean nabigatzean, gure cookien erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago

Zuretzat berezia

Ahots ezberdinak, behar berdinak.
Caja Abogados Arquia Banca-ra gehitu da.

Profesionalentzako bankua egiten dugu

Profesionalen zerbitzura lanean 35 urteko esperientzia duen erakundea gara, haien behar zehatzak konpontzeko arreta eta produktu sorta pertsonalizatuak eskainita.

1983. urtetik kalitatezko zerbitzua eskaintzen duen gertuko banku bat izateagatik bereizten gara. Gure jarduera hainbat talderi zuzenduta dago eta gure lan eredua konfiantza eta gardentasunean oinarrituta dago. Hemendik aurrera abokatuekin batera lanean arituko garenez, are gehiago finkatu gara profesionaletan espezializatzen den erakunde gisa.

 

Gauzak errazten dizkizugu.

Gure bezeroen finantza beharrak ezagutzen ditugu. Horregatik, profil zorrotzenak asetzen dituzten produktuak sortzen ditugu. Eta orain, a+abatura dela eta, baldintza bikainak dituen pakete bat jartzen dugu zure eskura, zure jardueraren egunerokoa burutzeko soluzioak eskaintzeko sortua.

Kreditu kontua

% 2,50 ITNa 
% 2,53ko UTBa 

  • Gehienez 15.000 €
  • Epea: Urtebete.
Informazio gehiago

Inbertsiorako mailegua

ITNa: % 4,90
UTBa: % 5,01

  • Gehienez 30.000 €
  • Gehieneko epea: 5 urte.
Informazio gehiago

Ofiziozko txanda

UTBa % 1,69tik hasita

  • Gehienez 30.000 €
  • Epea: 6 hilabete.
Informazio gehiago

Funtsak konparatzeko zerbitzu esklusiboa. 
FondSelect*

Esan iezaguzu zer funts duzun eta jaso doako txosten osoa.

Gure adituek funtsetan duzun inbertsioa aztertzen dute eta zure egungo inbertsioaren txosten konparatiboa emango dizute. Aprobetxatu zure zorroaren ikuspegia hobetzeko aukera. Guztia merkatuaren egungo egoerari eta emandako dokumentazioari egokituta.

Gehiago jakin nahi dut


Prozedura

  • Adierazi zer funts duzun.
  • Funtsak aztertu eta beste funts batzuekin alderatzen ditugu portaera analizatzeko.
  • Merkatuaren egungo egoeran eta emandako dokumentazioan oinarrituko gara.
  • Egindako ikerketaren inguruko doako txosten osoa emango dizugu.

*Zerbitzu hau ez da aholkularitza finantzario pertsonalizatua ezta ondorengo jarraipen batentzako betebeharra edo emaitza jakin baten lorpena ere.

 

Kreditu kontua

Erabateko erosotasuna zure egunerokoan duzun dirua finantzatzeko eta negozioaren ohiko jarduerak sortutako likidezia arazoak konpontzeko.

Zure neurrirako finantzaketa eskaintzen dizugu, erabateko malgutasun eta arintasunarekin eta kontu korrontean eskuragarri egonda edozein kargu edo abonu onartzeko. 

Gehiago jakin nahi dut


Baldintzak

  • Gehienez 15.000 €
  • Epea: Urtebete.
  • Irekiera komisioa: % 0
  • Erabili gabeko batez besteko saldoaren gaineko komisioa: Hilean % 0,08
  • Interesen hileroko likidazioa.
  • Interes tasa: % 2,5 finkoa. UTBa: % 2,53 *

(*) Urte batera den 15.000 €-ko kreditu baten adibidea, lehen egunetik emanda eta epemugarako guztiz amortizatu beharrekoa. ITNa: % 2,5. UTBa: % 2,53

Notarioaren esku-hartzearekin. Erakundearen arrisku irizpideen mende. Eragiketa berriak egiteko.

Inbertsiorako mailegua

Arquia Banca-k egoera berezietan behar duzun finantzaketa eskaintzen dizu. 

Proiektu berria finantzatu, zure negozioarentzako lokal berria erosi edo ekipamendua lortu nahi baduzu, behar duzun bultzada emango dizugu.

Gehiago jakin nahi dut

Baldintzak 

  • 30.000ra arte
  • Gehieneko epea: 5 urte.
  • Interes tasa: Finkoa, % 4,90eko ITNarekin. UTBa: % 5,01*
  • Irekiera komisioa: % 0.
  • Atzera egiteagatiko konpentsazioa: % 0

(*) 5 urtera ordaintzeko eskatutako 30.000 €-ko mailegu baterako adibidea. Interes tasa: ITNa: % 4,90. UTBa: % 5,01. Hileroko kuota: 564,76 €. Guztira zor den zenbatekoa: 33.885,60 €.

Notarioaren esku-hartzearekin. Erakundearen arrisku irizpideen mende.

 

Ofiziozko txanda

Aurreratu ofiziozko txandan eta atxilotutakoari laguntzean ziurtatuta baina kobratzeke dituzun diru sarrerak kreditu kontu baten bidez.

Gehiago jakin nahi dut

Baldintzak1

  • Interes tasa:
    • Gehienez 3.000 €: % 0,00eko ITNa / % 1,69ko UTBa2   
    • 3.000 € baino gehiago:  % 4,75eko ITNa / gehienez % 4,11ko UTBa2    
  • Ziurtatuta baina kobratzeke dagoen zenbatekoaren % 90
  • Epea: 6 hilabete.
  • Irekiera komisioa: 50 €-ko komisio finkoa
  • Ez erabiltzeagatiko komisioa: % 0

(1) Notarioak esku hartzen ez badu. Erakundearen arrisku irizpideen mende.
(2) Adibidez, 3.000 €-ko kreditu bat eskatuz gero, 6 hilabetera, % 0ko interes tasarekin eta 50 €-ko irekiera komisioarekin, lehenengo egunetik bertatik erabilgarri. ITNa: % 0. UTBa: % 1,69. Guztira 3.050 €-ko sortutako zenbatekoa
Adibidez, 1.500 €-ko kreditu bat eskatuz gero, 6 hilabetera, % 0ko interes tasarekin eta 50 €-ko irekiera komisioarekin, lehenengo egunetik bertatik erabilgarri. ITNa: % 0. UTBa: % 3,45. Guztira 1.550 €-ko sortutako zenbatekoa
Adibidez, 3.001 €-ko kreditu bat eskatuz gero, 6 hilabetera, % 4,75eko interes tasarekin eta 50 €-ko irekiera komisioarekin, lehenengo egunetik bertatik erabilgarri. ITNa: % 4,75. UTBa: % 4,11. Guztira 3.122,27 €-ko sortutako zenbatekoa
Adibidez, 5.000 €-ko kreditu bat eskatuz gero, 6 hilabetera, % 4,75eko interes tasarekin eta 50 €-ko irekiera komisioarekin, lehenengo egunetik bertatik erabilgarri. ITNa: % 4,75. UTBa: % 3,41. Guztira 5.168,75 €-ko sortutako zenbatekoa

Eta, gainera...

Ezagutu gaitzazu gehiago eta ikasi Arquiak eskaini dezakeen guztia, bai eremu profesionalean baita pertsonalean ere:

Ezagutu gehiago >
Arquia taldea >
Autonomoak >
ETEak >
Ondareak >
Partikularrak >

Interesatzen zait, gehiago jakin nahi dut.

Adierazi iezaguzu zein produkturen inguruan nahi duzun informazio gehiago eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.

Idatzi hemen zure datuak.